XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guda zibil madarikatuak -pentsatu zuen euskal tradizioaren izenean.

Herri bakartian sartu zenean hauts artean ari ziren txakur batzuk iraulkatzen.

Hiru intxaurrondoak, tronoa eta erresela moztuta zeuden.

Emakume batek karrika zeharkatu zuen; ibilkeragatik gaztea ematen zuen.

Miraz gelditu zen soineko beltz hura, okotz azpian zeraman buruko zapia, azpikogona luze eta meharrak.

Orduantxe etorri zitzaizkion gogora kolore biziko buruko haiek, ile-mototsak, etxeko ehunezko mahuka nasaiak haina zuri-zuriak, gerruntze grisa, kolorezko zapia bularrean esekita, belaunetarainoko gona gorria, antzineko neskatilak bezala.

Kanpandorreko erlojuari so egin zion; iragana zen bezperen orena, horrexegatik ez zegoen inor elizan.

Hilabete luzeetako gogoeten helburua betea zuen, tristura gailendu zitzaion, txistua ezpain artera altxatu eta Inguruko abestiaren nota alegerak hedatu zituen, danborraren kolpe pausatuak, ondoko espaloi desertuan prozesio-pausoak ematen zituen bitartean.

Lo sakonean zegoela ematen zuen enparantza, ustekabean, esnatu egin zen.

Ate eta leihoak ireki ziren, jakinminez beteriko aurpegiak antzematen zirelarik.